
Udalak noranzko bakarrekoa egingo du Portuondo kalea
Sukarrieta Inguruko hesi arkitektonikoak kenduko dituzte; aldaketak egiteko 26.000 euroko aurrekontua dute.
o. zabalondo
Sukarrietako Udalak herriguneko trafikoa erregulatu nahi du. Hori dela eta, noranzko bakarrean jarriko du Marisma parketik Portuondobidera arteko Portuondo kalea. Horrez gain, Eleizabide erdigunean dauden hesi arkitektonikoak kenduko dituzte.
Sukarrietako Udalak herritarren segurtasuna bermatu nahi du. Horregatik, herri barruan trafikoa gutxitzeko asmoa agertu du. Horretarako, noranzko bakarrean jarriko du erdigunea zeharkatzen duen kalea; hau da Marisma parketik Portuondobidera arteko Portuondo kalean gorantz bakarrik egin ahal izango dute autoek. Kale hori sarri erabiltzen dute herritarrek, bertan baitaude udaletxea, `Sanikole´ hirugarren adinekoen egoitza eta taberna bat.
Aldaketak jasango dituen tartean seinaleak jarriko dituzte kalean.
Bestalde, proiektuak Eleizabide erdigunean dauden hesi arkitektonikoak kentzea ere aurreikusten du.
Horrez gain, Portuondobide inguruan bidea zeharkatuko duen zebra-bidea ere jarriko dute.
Lan guzti horiek burutzeko Sukarrietako Udalak 26.000 euroko aurrekontua du.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.