
Espezie inbaditzaileak aztergai astelehenean
Sukarrieta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako patronatuak antolatu ditu aipatu jardunaldiak eta Azti-tecnalian izango dira
z. enbeita
Astelehenean, 10:00etan hasi eta iluntzera bitartean espezie arrotz inbaditzaileak izango dira berbagai Txatxarramendiko Azti-tecnaliaren egoitzan. Izan ere, Urdabai Biosfera Erreserbako patronatuak jardunaldiak antolatu ditu bertan.
Antolatzaileen esanetan, espezie inbaditzaileak «gure ekosistemen biodibertsitatearen aurkako mehatxurik handienetarikoak dira. Espezie horietako askok leku horietan bizi diren espezie autoktonoak suntsitzen dituzte».
Parte hartu gura duenak 946257125 telefonora deitu beharko du. Aparkatzeko «Padurako» parkean izango da lekua.
############
egitaraua
10:00. Parte-hartzaileei harrera.
10:15. «Inbasio biologikoak: aldaketa globalaren faktoreetako bat».
11:15. «Espainiako naturguneetan dauden landare exotikoen kudeaketaren analisia».
12:15. Kaferako atsedenaldia.
12:45. «Euskal Herriko landaredi aloktono inbaditzailea».
13:45. Goizekoaren amaiera.
16:00. «Carpobrotus landare inbaditzailearen eliminazioa menorcan: Emaitzak eta esperientziak». 16:30. «Espezie aloktono inbaditzaileak: Kantabriako esperientzia».
17:00. «Islas Atlanticas parke nazionalean (Galizia) Akazia eta Eukaliptuen erauzketa esperientziak».
17:30. «Urdaibaiko Biosfera Erreserbako espezie exotiko inbaditzaileen erauzketa eta kontrol esperientziak».
18:00. Mahai-ingurua.
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.