
2008-04-29 | 13:32:32
San Antonio hondartza ingurua apaintzen ari dira auzokideak
Arratoiekin arazoak izan dituzte ondoko etxebizitzetan; tona batetik gora zikinkeri kendu dute
Sukarrietako Abiña auzoko bizilagunak San Antonio hondartza ondoan dagoen belargunea apaintzen ari dira egunotan. Lekua guztiz abandonatuta zegoela diote auzokideek. Ingurua apaintzen ari den auzokideetako baten esanetan, «Sukarrietako Udalak ez du ezer egin, eta auzokideak jarri gara lanean». Orain dela urte bat San Antonio hondartza inguruko etxebizitzek arratoiekin arazoak izan zituzten, arratoiak sartu baitziren zenbait etxetan.
Bide legaletik ezer lortu ez zutenez, auzokideek beraiek batu eta San Antonio hondartza ondoko gunea apaintzea erabaki zuten eta hala egiten ari dira. Zapatu goizetan batzen dira, 09:00etatik aurrera. Abiñako auzokideen asmoa dena garbitu eta ahal den neurrian lurra hondartzaren parean jartzea da, «jendeak erabiltzeko belargune bat izango da».
Busturi | 2008-04-30
Ba hori, Abiña auzoa Sukarrieta ala Busturia den galdetzen dot? Busturia bada, eta halan dala uste dodanez, zer egiten du Busturiko jenteak Sukarrieta herriko inguruak garbitzen eta atontzen, ondo deritsot herri ekimenak egoteari, baia Sukarrietako udalak zer egin behar du?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.