
2007-06-15 | 09:46:10
Lau pertsona atxilotu dituzte, karelez kanpoko motor bat lapurtzea leporatuta
Atzo goizaldean harrapatu zituen Ertzaintzak, Txatxarramendi kaiko urettan
Gernika-Lumoko Ertzainetxeko agenteek lau pertsona atxilotu zituzten atzo goizaldean, (02:30) Sukarrietan, ustez karelez kanpoko motor bat ostea egotzita. Agenteek Txatxarramendi kaiko uretan, ontzi baten alboan, atzeman zituzten akusatuak, beste itsasontzi bati motorra kendu ostean. Bizilagunek ontzietan motorrak lapurtzen ari zirela salatu izan dute, eta ertzainek ikerketa bat abiarazia zuten. Ikerketa martxoaren amaieran hasi zen, Sukarrietako moilan amarratutako zenbait ontziren karelez kanpoko motorrak lapurtu zituztelako hainbat salaketa jaso eta gero. Guztira, 10 salaketa inguru izan dira, ertzainek emandako datuen arabera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.